default logo

Jon Zarate

AINHOARENTZAT MAITASUNEZ. (Habaneran abestua)

Gure lehen kontaktua

ordenagailu aurrean

zure tokian jarrita

mail-ez egin genuenean

ordundik nire bizitzan

sartu zinen zuzenean

lagunen karpetatxoan

lagun onenen artean

adin berekoak izanik

filina gure artean

bi urtez egon baikara

zu ta ni aldamenean

orain joan zara eta

zaude nire oroimenean

berriz ikusi ez arren be

beti nire bihotzean.