Dra. Ainhoa Murua Ugarte. Bióloga. Investigadora. European Ph.D. (Doctor Europaeus) » Europako doktore tesia
default logo

Europako doktore tesia

EUROPAKO DOKTORE-TESIA (SPLC-CRS PhD Thesis Award) ingleses defendatua. "Doctor europeus". (laburpena euskaraz)
Aparteko doktorego saria 2010/2011. Arloa: Osasun zientziak.
Izenburua: Cell microencapsulation for therapeutic purposes: advances in biocompatibility.
Zelulen mikroenkapsulazioa, helburu terapeutikoduna. Zelulen biobateragarritasunaren hobekuntzan aurrerapenak.
Zuzendariak: GORKA ORIVE ARROYO jaun eta ROSA HERNANDEZ MARTIN andere Doktoreak.
EPAI-MAHAIA: Presidentea: C. JAMES KIRKPATRICK jaun Doktorea, Alemaniarra. Bokalak: ALFONSO CALVO GONZALEZ jaun, MARIA JOSE ALONSO FERNANDEZ andere eta WALTER H. GÜNZBURG, Vienna, jaun doktoreak.
Idazkaria: MANUELA IGARTUA OLAETXEA andere doktorea.
◊ AHO BATEZ BIKAIN "CUM LAUDE" European Ph.D. (Doctor Europaeus) kalifikazioa eman diote ◊
Diario Vascon – 2017ko artikulua: La tesis de Ainhoa Murua, fuente de conocimiento para nuevos investigadores.

tesis_c1Epai-mahaia eta tesi-zuzendariak

tesis_c2Laborategi zaharrean

tesis_c32010-Doktore-tesiaren defentsan

tesis_c3Leioako inbestiduran, 2011-02-25ean



Tesiaren irakurketako irudiak, EHUn, 2010eko azaroaren 23an
DOKTORE TESIKO ESKER-EMATEAK, 2010eko azaroaren 23an

    Gutxi gorabehera zortzi urte dira, ikerketaren orduko unibertso liluragarri bezain ezezagunean, ibilbideari ekin niola. Iruñeko urte ahaztezinen ondoren, aurre-doktoregoaren abentura Gasteizen jarraitzea erabaki nuen. Bertan ikerketa talde bikain batekin topo egiteko zortea izan nuen. Hasiera-hasieratik beso-zabalik hartu ninduten eta nigan konfiantza jarri zuten. Hala ere, ibilbide hau ezinezkoa izango zen nire bizitzako oinarrizko zutabeen babesik gabe: nire familia eta lagunak. Hori dela eta, lerro hauetatik, horietako bakoitzari eskerrak eman nahi dizkiot ni babestu, animatu eta amets hau errealitate bihurtzen laguntzeagatik.

    Hasteko, Luis Mª y Mª Asun gurasoei eman nahi dizkiet eskerrak, beti konfiantza nigan jartzeagatik eta nire xede eta helburuak gauzatzeko animatzeagatik, nahiz eta horrek, ni Legazpitik kanpora eraman, garai hartan urrutikoa ematen zuen tokira joateko…. Iruñera. Inoiz ezingo dizuet eskertu nigatik egin duzuena eta egiten duzuena. Anaia Mikeli ere eskertu nahi diot, distantzian urrun gauden arren, istorio hauekin eta bestelakoekin, telefono bidezkoak, ni jasateagatik. Animo eta aurrera zure ametsarekin, dena iritsiko da eta. Ikusiko duzu! Lan hau ezinezkoa izango zen zuen baldintza gabeko babesik gabe. Eskerrik asko. Zuetaz oso harro nago.

    Bihotz-bihotzez, milesker. Nagore, primazio, zarena zarelako. Milesker hainbat momentu ahaztezinengatik! Izeba Maritere, besarkada handi bat eta milesker danagatik. Aiton-amonei, nahiz eta urrun egon, lan honetaz harro egongo zaretela badakidalako, beti gogoan zaituztet. Familia guztiari orokorrean, milesker. Sergio, eskerrik asko zure maitasunagatik, Gasteizko nire abenturari ekiten laguntzeagatik, zure babesagatik, eta hain gustuko dudan lan honek eskatzen duen sakrifizioa onartu eta babesteagatik. Zu nire ondoan izan gabe, momentu onetan, baina batez ere, ez hain onetan, hau ezinezkoa izango zen.

    Jose Luis Pedrazi barru-barrutik eskerrak eman nahiko nizkioke bere ikerketa-taldeko kide izateko aukera emateagatik, Farmazia eta Teknologia Farmazeutikoko laborategian, eta doktore-tesi honi eskaini dionagatik, eta baita hasieratik gaur arte niregan jarritako konfiantzagatik ere, CIBER-BBNeko taldeko kide izateko aukera ematerakoan.

    Gorka Orive eta Rosa Mª Hernández zuzendariei doktore-tesi hau gauzatzeko eta zuzentzeko eskainitako dedikazio handia eskertu nahi diet. Nirekin ikerketaren munduari buruz duzuen interesa eta ilusioa partekatzeagatik eta niregan hasieratik jarritako konfiantzagatik. Urte hauetan erakutsi eta lagundu didazuen guztiagatik, bai profesionalki, bai pertsonalki, eskerrik asko.

Compañeras del equipo

    Zelulen mikroenkapsulazioko taldeari… Argia, milesker egunak alaitzeagatik eta goizero irrifar bat oparitzeagatik! Gogor lan egiteko eta laguntzeko beti prest egoteagatik, milesker bihotzez. Edorta, zure ezagutzarekiko pasioa transmititu eta konpartitzeagatik, lehengo eta oraingo momentu musikalengatik eta 100μm-ko mikrokapsulak lortzegatik, zimurrik gabe! Milesker! Maria, Laborategiko esperimentazioarekin lotutako guztia erakusteagatik, hasi kultibo zelularretik eta mikroenkapsulaziora arte. Aitziber, eskerrik asko lan honen zati bat egiten laguntzeagatik. Ane, ongi etorri taldera eta milesker zure laguntza eta interesagatik.

    Laborategiko lehenengo urteetan izan nuen lagun-taldeari. Eskerrik asko neska-mutilak, zuen adiskidetasunarengatik eta departamentutik kanpo nahiz barne izandako momentuengatik. Eskerrik asko zuen babes eta konpainiagatik. Elena… inoiz ez ditut ahaztuko etxera bidean egindako paseo luzeak… eta partekatutako auzo-kidetasun laburra. Niretzat babes handia izan zara. Espero dut zurekin anekdota eta abentura gehiago konpartitzea. Ana del Pozo… terrazan izandako elkarrizketa luzeengatik, zure laguntza, momentu oroko baldintzarik gabeko babesarengatik, estres unean partekatutako algarengatik, aurrera egiteko ezinbestekoak. Lur eta Diego, zuen nortasun eta izaerak Txinako egonaldia abentura honetako etapa ahaztezina bihurtu zuelako… eta oso dibertigarria. Leire Plaza… partekatutako kantu-momentu alaiengatik, laborategitik kanpo nahiz barruan. Arantxa… estatistikan emandako laguntzarengatik eta otorduetan izandako elkarrizketengatik.

    Ana Beloqui… berandu iritsi zinen arren, niretzat oso garrantzitsu bihurtu zara laborategi honetan. Zure adiskidetasunarengatik eta elkarbanatutako momentuengatik, paseotxo eta konfidentzia horiengatik. Saiatua eta konstantea zara eta pertsona handia. Nahi duzuna lortuko duzu eta konpartitzeko hurbil egotea espero dut. Enara… milesker beti laguntzeko prest egoteagatik, argazki eta bidaiak konpartitzeagatik eta igerian laguntzeagatik. Bihotz handia duzu. Tesi hau ezin izango litzateke bukaerara iritsi, zure laguntza izan ez banu. Milesker. Lutxi, elkarrekin izandako momentu guztiengatik. Aurki errepika daitezela! Marta, eskerrik asko Elizondo eta Berlinekoagatik eta egoten jakiteagatik, laborategiko kaos uneetan ere erakutsitako irribarre eta adiskidetasunagatik. Aiala, zure txispa eta alaitasunagatik. Silvia, deialdi gastronomikoengatik eta eguneroko erretransmisioengatik… Milesker!

    Joni, Amaiari, Manoliri, Mariani, Aliciari eta Laborategiko gainerako irakasleei, baita Laborategiko gainerako lankideei ere, bai ikerketakoak, bai LEIAkoak... Denek zuen alea jarri duzue, modu batera edo bestera, momentu honetara iristen laguntzeko. Angela, eskerrik asko zure laguntza eta adeitasunarengatik. Zuekin lan egin izanaz oso pozik nago, izan ere, goizean goiz jaikitzea eramangarriago egiten duzue. EHUko Biologia Begetal eta Ekologiako laborategiari, Iruñeko UNAVeko Histologia eta Anatomia Patologikoko departamentuari, SGIker (UPV/EHU, MICINN, GV/EJ, ESF) eta A Coruñako ikerketa biomedikoko institutuko ikerketa-unitateari (INIBIC) bere eskuragarritasun, dedikazio eta ahaleginarengatik.

    Christian Thirion and Hans Lochmüller, thank you very much for sharing your scientific knowledge with me and for giving me the opportunity to become part of the lab team in Munich for two months. Mandy, Cordula, Steffi, Natalia and the rest, thank you very much for your help and kindness and good luck with your projects! Danke schön für alles.

    Neka, milesker Munich-eko egunak ahaztezinak bihurtzeagatik. Zure laguntza eta adiskidetasunagatik. Lasterrarte!

    Auro eta Jorge, lan honen diseinu grafikoari eskainitako ordu guztiengatik esker bereziak, gaiari buruz hainbeste erakusteagatik eta zuen ikuspuntu egoki, eskuragarritasun eta momentu oroko adeitasunagatik, eskerrik asko.

    Iruñeko Zoologiako eta Ekologiako kideei. Eurekin ekin nion doktoregoaren abenturari. Ana, Juan, Fer eta departamentuko gainerako lankide eta irakasleei. Miriam Hernandezi doktoregoaren hasieran zuzentzeagatik. Javier Pere Tris eta Staffan Bensch, zuen adeitasun eta laguntzagatik eta, Suedian, Lunden laborategiko parte izateko gonbidatzeagatik, baita DNAri buruz izugarri erakusteagatik ere.

    Zalburu8ko lankideei, nire lanean erakutsitako interesagatik, nahiz eta ia ezer ez ulertu, zuen konpainiagatik eta jakin-minagatik, lonjan eramangarriarekin lan egiten nuenean, tesiaz galdetu eta aurrera egiteko animatzeagatik. Eskerri kasko neska-mutilak.

    Legazpiko lagunei (milesker Ido beti hor egoteagatik!), Estef, Maitiki, Blanx, Amai, Cris, Nuria, Fra… eta gainerako lagun eta ezagunei, urte hauetan, momentu berdingabeak kopartitu ditugulako. Ahalegina egiteagatik eta txinera ingelesez ulertzeko interesa erakusteagatik. Eskerrik asko.

    Zuek guztiok gabe ezinezkoa izango litzateke lan hau bukatzea. Guztiok zuen alea jarri duzue proiektu honetan. Hau, beraz, guztion lana da.

    Milesker, Muchas Gracias, Danke schön, Tack, Thank you very much.
    Luis Mª eta Mª Asun gurasoei, Mikel anaiari eta Sergiori.

"The dimensions are minuscule, the potential enormous." Ruth Duncan.