Dra. Ainhoa Murua Ugarte. Bióloga. Investigadora. European Ph.D. (Doctor Europaeus) » Ainhoa Murua hil da
default logo

Ainhoa Murua hil da

CIBER - BBN. Ainhoa Murua Ugarte hil da

Argitaratutako albistea: Ainhoa Murua Ugarte hil da
Astelehena, 15:04, 2012ko maiatzaren 7a

ciber-fotoainhoa

 CIBER – BBN. Ainhoa Murua Ugarte hil da

Joan den martxoaren 21ean hil zen Ainhoa Murua Ugarte, CIBER BBNko ikertzailea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta Gasteizko NanoBioCel taldeko kidea.

Gure ikerketa-taldean zazpi urtetan egindako lan nekaezinaren emaitzetan gehien asebete eta motibatu zutenak izan ziren, batetik, CIBER BBNaren proiektu intramuraletan lortutako emaitzak. Bertan ikertzaile-lanetan aktiboki parte hartzen zuen honakoetan: BioScaff-EYE “Bio-engineered stem cell (SC) niches in ocular surface recosntruction for corneal blindness: from basic research to clinical trials”, ikerketa-proiektu intramurala, Margarita Calonge doktoreak gidatutakoa eta ERRETINARENEAN: “Development of new therapeutic approaches for retinal dystrophies”, Eduardo Fernández Jover doktoreak zuzendutakoa.

Bestetik, lortutako sariak zeuden. Lehenengoa, 2009ko abenduan, ASEDEF (Eskubide farmazeutikoaren Espainiako elkartea) elkartearen IX. Edizioan, berrikuntzaren atalean, honako lan honengatik: “Xenogeneic transplantation of erythropoietin secreting cells inmobilized in microcapsules using transiet immunosuppresion”. 2011ko urrian, berriz, Controlled Release Society elkartearen tesi hispano-portuges onenaren saria jaso zuen honako tesi europarrarengatik: “Cell microencapsulation for therapeutic purposes: towards greater control over biocompatibility”.

Ainhoak lankideen talentua deskubritzeko eta eurengan irrika sortzeko gaitasuna zeukan, taldeko proiektuetan inplikatzeko. Berekin lan egiteak erabateko exijentzia esan nahi zuen. Gauzak ahalik eta ondoen egin nahi izateko irrikarekin inspiratzen gintuen. Ezarritako helburuetatik haratago joan nahi izaten zuen eta, horregatik, plazera zen bere aldamenean lan egitea. Egiazalea zen eta pertsona bakoitzari, zegokion lanean, erakutsitako gaitasuna eta ezagutzak aitortu eta azaldu egiten zizkion, gaur egungo gure gizartean urria den ezaugarria.

Jarrera ireki eta zintzo horrek beregan konfiantza izatea eta gustura lan egitea ekartzen zuen. Ez zuen axola hurrengo erronkaren zailtasunak. Zalantzarik gabe, gure ikerketa-taldea ez da berriz lehengoa izango eta, inor ez dela ezinbestekoa esan ohi den arren, uste dugu, Ainhoa esaera horren salbuespena dela.

NanoBioCel taldea