Emakumeak zientzian

“ZIENTZIA KAIERA” Uxune Martinez
Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak euskaraz argitaratzen duen hedabide digitala da

Ainhoa Murua laborategian lanean.

Ainhoa Murua laborategian lanean.

Emakumeak zientzian: Ainhoa Murua Ugarte (1979-2012)

Ainhoa Murua, dimentsio txikien berebiziko ahalmenak ikergai izan zituen zientzialaria izan zen. Zelula mikrokapsulatuek gaitz kronikoen aurka dituzten aukera terapeutikoak ikertu zituen. Egindako lanak erakutsi zuen, zelula mikrokapsulatuen transplanteei esker, etorkizunean alzheimerraren eta parkinsonaren moduko gaitz kronikoentzat tratamendu eraginkorragoak izango ditugula eskura.
Ainhoa Murua fue una científica que estudió las capacidades extraordinarias de las dimensiones pequeñas. Investigó las posibilidades terapéuticas que ofrecían las células microencapsuladas contra las enfermedades crónicas. Su trabajo demostró que gracias a los transplantes de células microencapsuladas en el futuro contaremos con tratamientos más eficaces contra enfermedades crónicas como el Alzheimer y el Parkinson.
Inguma datu-basean Zelula mikrokapsularatu bioaktiboak sendagaien askapen egonkorrerako artikulua katalogatzen nengoenean egin nuen topo Ainhoa Muruarekin. Ekaia aldizkarian argitaratutako artikulua zen eta egileen datuak datu-basean egiaztatzen hasi nintzenean, Ainhoa Murua ez zegoen gure artxiboan. Egile berria zen eta datu-basean katalogatzen ditugun egile berri gehienak gazteak direnez, bera ere ikertzaile gaztea izango zela pentsatu nuen. Horrela zen, Ainhoa ikertzaile gaztea zen. Zientziaren bideak gazte galdutako zientzialaria. Ainhoa Murua Legazpin jaio zen 1979an eta Nafarroako Unibertsitatean Biologian eta Biokimikan lizentziatu zen. Ikasketak burutu ondoren, ikertzen hasi zen. Ainhoaren amonak, Benignak, Alzheimerren gaixotasuna zuen eta haren gaitza zela eta, honi aurre egiteko aukerak ikertzeko asmoaz hasi zen. Nafarroako Unibertsitateko Zoologia eta Ekologia Sailean hasi zituen tesiaren lehen pausuak eta gerora, Biomedikuntza, Bioingeniaritza, Biomaterial eta Nanomedikuntzaren Zentroan (CIBER-BBN) eta UPV/EHUko Farmazia Fakultatean lanean aritu zen NanoBioCel ikerketa taldean. Bertan, zelula bizien mikrokapsularatzea ikerketa lerroan murgildu zen. Zelulen mikrokapsulazioa zelula jakin batzuk zenbait biomaterialez inguratzea da, mikropartikulak osatzeko. Mikropartikula horiek txertatzen diren organismoan proteina terapeutikoak askatzen dituzte, modu kontrolatuan eta jarraituan. Gaitz kronikoak tratatzeko botikak maiztasun handiz hartu behar diren kasuetan oso onuragarriak dira, gaixotasunari aurre egiteko. Baina teknika honen aplikazio klinikoak hainbat zailtasun izan ditu, besteak beste, zelula enkapsulatuen biziraupen laburra dela eta, hauek epe luzez kontserbatzeko ezintasuna. Ainhoak, zehazki, zelulen mikrokapsulazioa helburu terapeutikoetarako izan zuen ikergai eta, honen baitan, Cell microencapsulation for therapeutic purposes: towards greater control over biocompatibility nazioarteko tesia burutu zuen 2010ean. Egindako lanean zelula mikrokapsulatuen transplanteen teknika optimizatzeko proposamenak aurkeztu zituen. Esaterako, gizakiei beste espezie batzuen zelulak transplantatzeko aukerak (xenotransplanteak egiteko aukerak) eta horiek emango lituzketen hobekuntzak landu zituen. Hobekuntza horiek transplanteetarako giza ehunen ohiko eskasiaren arazoa konpontzen lagunduko lukete. Horrez gain, tratamendu kronikoak baliatu beharrik gabe, xenotransplanteek eragin ohi duten errefus immunologikoari aurrea hartzea lortu zuen. Ondorioz, xenotransplanteen funtzionalitatea handitu zuen. Hau ez zen izan haren lanaren ekarpen bakarra. Horrez gain, zelula mikrokapsulatuak epe luzean biltegiratzeko eta kontserbatzeko irtenbidea ere garatu zuen, zelula mikrokapsulatuak izozteko protokoloa sortuz. Horrela, zelulak biltegiratzeko eta kontserbatzeko kondizio egokiak bermatu zituen eta laborategien arteko ikerketetan materialen trukaketa egokiagoa ahalbidetzen lagundu zuen. Ikerketa pasioz bizi izan zuen, disfrutatu eta baita sufritu egiten zuen lanean zorrotza eta estua baitzen egiten zuenarekin. Baina ez zuen galtzen irribarrea eta lankideen esanetan “lantaldea lanean inplikatzeko ahalmena zuen, lankideen gaitasun ezkutuak antzematen zituen eta hauen gogoa pizten abila zen”. Talde lanean sinesten zuen, honen indarrean eta gaitasunetan. 2011. urtean minbizia antzeman zioten eta 2012. urtean hil zen ikertzaile gaztea, ibilbide laburra baina oparoa egin ondoren. 2010. urtean Farmazia Zuzenbideko Espainiako Elkarteak (ASEDEF) “Berrikuntzaren” kategorian IX. ASEDEF Saria eman zion Ainhoaren lantaldeari, 2011ko urrian doktorego-tesi hoberenaren IX. SPLC-CRS Saria jaso zuen Oporton eta 2014ko apirilean UPV/EHUn Doktoretzako Aparteko Saria eman zioten. 14 artikulu argitaratu zituen eta horietako bat 2009an Journal of Controlled Release aldizkariaren portada izan zen: “Xenogeneic transplantation of erythropoietin-secreting cells immobilized in microcapsules using transient immunosuppression” izenekoa. Artikulu bat katalogatzerakoan ezagutu nuen emakume, ikertzaile eta zientzialari gazte hark ezaugarri berezi bat omen zuen: zientzia bizitzeko eta disfrutatzeko ahalmena. Iturriak: Oharra: eskerrak eman nahi dizkiet Ainhoaren gurasoei, Axun eta Luis Mariri, artikulua idazteko eman didaten laguntza eta erraztasunengatik. Eskerrik asko bioi! Egileaz: Uxune Martinez @UxuneM, Soziologian lizentziatua da eta egun, Inguma Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-baseko arduraduna da.
Di con Ainhoa Murua catalogando el artículo Zelula mikrokapsularatu bioaktiboak sendagaien askapen egonkorrerako en la base de datos Inguma. Era un artículo publicado en Ekaia aldizkaria, y cuando comencé a comprobar las referencias de los autores en la base de datos, Ainhoa Murua no estaba en nuestro archivo. Era una autora novel y, como la mayoría de los autores nuevos catalogados en la base de datos son jóvenes, supuse que ella también sería una joven investigadora. Y efectivamente, Ainhoa era una investigadora joven. Una científica que la ciencia ha perdido demasiado pronto. Ainhoa Murua nació en Legazpi el 12 de mayo de 1979 y se licenció en Biología y Bioquímica por la Universidad de Navarra. En cuanto terminó sus estudios comenzó a investigar. Benigna, la abuela de Ainhoa, estaba enferma de Alzheimer y debido a su enfermedad comenzó a investigar posibles tratamientos contra la misma. Dio los primeros pasos de su tesis en el Departamento de Zoología y Ecología de la Universidad de Navarra y posteriormente trabajó en el Centro de Investigación Biomédica en Red, Bioingeniería, Biomateriales y Nanomedicina (CIBER-BBN) y en el grupo de investigación NanoBioCel de la Facultad de Farmacia de la UPV/EHU. En este último se centró en la investigación de la microencapsulación de células vivas. La microencapsulación de células consiste en rodear de biomateriales ciertas células determinadas para crear micropartículas. Esas micropartículas liberan proteínas, de forma controlada y continuada, en el organismo en que hayan sido introducidas. Son muy beneficiosas para el tratamiento de enfermedades en aquellos casos en que haya que tomar medicamentos muy frecuentemente para tratar enfermedades crónicas. Pero la aplicación clínica de dicha técnica tiene muchas dificultades como, por ejemplo, la imposibilidad de conservar las células encapsuladas durante un plazo largo debido a su corta pervivencia. Ainhoa, concretamente, centró su investigación en la microencapsulación de células con fines terapéuticos y, de ese modo, completó su tesis internacional Cell microencapsulation for therapeutic purposes: towards greater control over biocompatibility en 2010. En dicho trabajo presentó propuestas para optimizar la técnica de transplante de células microencapsuladas. Por ejemplo, trató las posibilidades de transplantar a seres humanos células de otras especies (posibilidades de realizar xenotransplantes) y las ventajas que ello supondría. Dichas mejoras contribuirían a resolver la escasez habitual de tejidos humanos para transplantes. Asimismo, logró hacer frente al rechazo inmunológico que suelen provocar los xenotransplantes sin necesidad de hacer uso de tratamientos crónicos. En consecuencia, mejoró la funcionalidad de los xenotransplantes. Pero ésa no fue la única aportación de su trabajo. Además, desarrolló la solución para almacenar y conservar las células microencapsuladas a largo plazo, elaborando el protocolo para congelarlas. De ese modo, garantizó las condiciones idóneas para almacenar y conservar células y contribuyó a promover un intercambio de materiales más propicio en las investigaciones compartidas por varios laboratorios. Vivió la investigación con pasión, disfrutó y sufrió trabajando, porque era muy rigurosa y exigente con lo que hacía. Pero nunca perdía la sonrisa y según sus compañeros “tenía la capacidad de implicar al grupo en el trabajo, detectaba las capacidades ocultas de sus compañeros y era muy hábil motivándoles”. Creía en el trabajo en equipo, en su fuerza y sus virtudes. En 2011 le diagnosticaron cáncer y en 2012 falleció tras una trayectoria corta pero fructífera. En 2010 la Asociación Española de Derecho Farmacéutico (ASEDEF) concedió el IX Premio ASEDEF al grupo de investigación de Ainhoa, en la categoría de “Innovación”; en octubre de 2011 recibió en Oporto el IX Premio SPLC-CRS a la mejor tesis doctoral y en abril de 2014 recibió el Premio Extraordinario de Doctorado de la UPV/EHU. Publicó 14 artículos y en 2009 uno de ellos fue portada de la revista Journal of Controlled Release: el titulado “Xenogeneic transplantation of erythropoietin-secreting cells immobilized in microcapsules using transient immunosuppression”. Ainhoa era una joven mujer e investigadora que poseía una característica muy especial: la capacidad de vivir y disfrutar la ciencia.
Referencias:
Nota:
Quiero agradecer a los padres de Ainhoa, Axun y Luis Mari, la gran ayuda que me prestaron a la hora de escribir el artículo. ¡Gracias!
Sobre el artículo original:
Con este artículo se dio comienzo en el blog que la Cátedra de Cultura Científica de la Universidad del País Vasco edita en euskera, Zientzia Kaiera, a la sección Emakumeak Zientzian (Mujeres en la Ciencia). Este artículo fue publicado en euskara bajo el título de Emakumeak zientzian: Ainhoa Murua Ugarte (1979-2012) el 5 de septiembre de 2014 en la sección Emakumeak zientzian del blog Zientzia Kaiera. Un especial agradecimiento a la autora del artículo por traducirlo para Mujeres con ciencia.
Sobre la autora: Uxune Martinez Mazaga
es licenciada en sociología, posgraduada en gestión de recursos y comunicación. Es responsable de difusión científica de la Fundación Euskampus y editora del blog Zientzia Kaiera de la Cátedra de Cultura Científica de la UPV/EHU.